Eraikuntzaren kostuak %0,1 gehitu ziren EAEn uztailean, aurreko hilaren aldean

Actualizado: miércoles, 2 septiembre 2015 11:05

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,1 gehitu zen joan den uztailean, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,5 jaitsi da. Aurreko hilaren aldean, eskulanaren kostua ez zen aldatu (%0,0), eta lehengaien kostuak %0,2 gehitu ziren, Eustaten datuen arabera.

   Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten uztailean lehengaien kostuetan, aurreko hilaren aldean. Horrela, Etxegintzaren atalean %0,2 igo ziren, eta Obra Zibilarenean %0,2 jaitsi. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu negatiboa eta

intentsitate ezberdinak izan dira: Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,3 jaitsi dira, eta Obra Zibilarenak %2,6.

   Sektoreak kontsumitutako lehengaietan, urte artean (2015eko uztaila 2014koaren aldean) prezioen hazkunderik handienak Zurgintza (%3,0), Altzarien fabrikazioa (%1,3) eta Material elektronikoa (%1,1) sektorteek izan dituzte, eta jaitsierarik handienak, aldiz, Petrolio fintzea

(%-19,8), Industria kimikoa (%-1,2) eta Ez metalezko industria (%-0,8) sektoreek.