Eraikuntzaren kostuak %0,3 gehitu ziren abuztuan EAEn, aurreko hilaren aldean

Etxebizitzen eraikuntza
Europa Press
Actualizado: jueves, 29 septiembre 2016 11:30

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 gehitu zen joan den abuztuan, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,6 gutxitu da, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera.

Eskulanaren kostua ez zen aldatu abuztuan (%0,0), aurreko hilaren aldean, eta lehengaien kostuak %0,5 garestitu ziren. Etxegintzan, lehengaien kostuetan, %0,4ko gehikuntza izan zen aurreko hilaren aldean, eta obra zibilarenean %0,5. Azpisektoreon urte artekoan zeinu negatiboa izan da, indar ezberdin: etxegintzaren lehengaien kostuak %0,9 jaitsi dira, eta obra zibilarenak %2,4.

Bestalde, eraikuntzaren sektoreak kontsumitutako lehengaietan, urte artean (2016ko abuztuan 2015ekoaren aldean), material elektrikoak (%2,8), zurgintzak (%2,1) eta makineriak (%0,2) izan dituzte prezioen hazkunderik handienak, eta jaitsierarik handienak, berriz, energia elektriko eta gasak (%-10,6), petrolio fintzeak (%-10,1) eta metalurgiak (%-6,6).