Eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren EAEn joan den otsailean

Eraikuntzako langile bat
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 24 marzo 2015 12:24

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen joan den otsailean, aurreko hilaren aldean, eta horrela, urte arteko tasa %1,0 da, Eustaten datuen arabera.

   Halaber, aurreko hilaren aldean, eskulanaren kostua ez zen aldatu otsailean (%0,0), eta lehengaien kostuak %0,4 gutxitu ziren. Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez: Etxegintzaren atalean %0,5eko jaitsiera izan zen, aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,2ko gehikuntza. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu bera dugu: Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,9 jaitsi dira, eta Obra Zibilarenak %3,5.

   Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean, urte artean, prezioen hazkunderik handienak Zurgintza (%1,6), Material elektrikoa (%1,0) eta Energia elektrikoa eta gasa (%0,8) lehengaiek izan dituzte, eta jaitsierarik handienak, aldiz, Petrolio fintzea (%-22,6), Industria kimikoa (%-2,8) eta Ez metalezko mineralak (%-2,0) lehengaiek.