Eraikuntzaren kostuak %0,5 jaitsi ziren EAEn martxoan, aurreko hilaren aldean

Eraikuntza lanak
Europa Press
Actualizado: jueves, 27 abril 2017 12:23

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntza kostuen indizea %0,5 jaitsi zen joan den martxoan, aurreko hilaren aldean, eta horrela, urte arteko tasa %0,5 gehitu da, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak ostegun honetan jakinarazitako datuen arabera.

Eskulanaren kostua ez zen aldatu martxoan, aurreko hilaren aldean (%0,0), eta lehengaien kostuak, aldiz, %0,7 jaitsi ziren. Etxegintzaren atalean %0,6ko jaitsiera izan zen lehengaien kostuan aurreko hilaren, eta obra zibilarenean %1,1ekoa. Urte artean, etxegintzaren lehengaien kostuak %0,1 jaitsi dira, eta obra zibilarenak %2,7 gehitu.

Azkenik, sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioen urte arteko hazkunderik handienak petrolio fintzean (%31,2), metalurgian (%8,4) eta ez metalezko industrian (%2,4) izan dira, eta jaitsierarik handienak, berriz, kautxu eta plastikoan (-%3,7), ez metalezko mineraletan (-%1,9) eta industria kimikoan (-%1,4).