Eraikuntzaren kostuak %1,2 gehitu dira EAEn azken urtean, abenduan %0,6 igo ondoren

Actualizado: viernes, 28 enero 2011 13:15

BILBO, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,6 igo zen joan den abenduan, aurreko hilaren aldean, eta horrela, abenduko urte arteko tasa %1,2 igo zen. Halaber, joan den abenduan, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0), eta lehengaien kostuak, berriz, %0,8 igo ziren, Eustaten datuen arabera.

Abenduan, Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek goranzko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,6ko igoera izan zen aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %1,6koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %0,4 igo ziren, eta Obra zibilekoak %4,2.

Sektorean kontsumitutako lehengaien prezioari dagokionez, azken 12 hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean, Petrolio-fintzea (%23,7), Metalurgia (%16,5), Energia elektrikoa eta gasa (%9,0) eta Kautxu eta plastikoa (%4,2) nabarmentzen dira, besteak beste.

Aitzitik, urteko prezioetan (2010eko abendua 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Ez-metalezko mineralak (%-3,7) eta Zurgintza (%-0,9).