Eraikuntzaren sektoreak %4,4 egin du behera EAEn 2011ko hirugarren hiruhilekoan

Eraikuntzak behera egin du EAEn urteko hirugarren hiruhilekoan
Europa Press
Actualizado: miércoles, 30 noviembre 2011 14:03

BILBO, 30 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren sektoreak urte arteko %4,4ko beherapen nominala izan du 2011. urteko hirugarren hiruhilekoan, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez.

Bestalde, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2011ko hirugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektoreak %0,0ko tasa erregistratu du, 2011ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Eraikuntzak 2011ko hirugarren hiruhilekoan behera egin du EAEn, eraikinen eta obra zibilen azpisektoreek emaitza negatiboak izan dituztelako; zehazi, eraikinen azpisektoreak urte arteko %5,3ko beherakada izan du, eta obra zibilarenak %2,9koa.

Hiruhileko arteko datuei dagokienez, eta aurreko hiruhilekoan izandako jarduerarekin alderatuta gero, eraikinen azpisektoreak %0,4ko bilakaera positiboa izan du, baina obra zibilen azpisektoreak %0,7ko beherakada erregistratu du.

Azkenik, eraikuntzaren sektoreko enpleguak %1,4 egin du behera EAEn 2011ko hirugarren hiruhulekoan, bigarren hiruhilekoarekin alderatzen bada.