Erdoganek dio Siriako errepresioa "basatia eta ankerra" dela

Lehen ministro turkiarra, Recep Tayyip Erdogan
Reuters
Actualizado: viernes, 10 junio 2011 16:43

ANKARA, 10 Jun. (EUROPA PRESS) -

Recep Tayyip Erdogan lehen ministro turkiarrak adierazi du Bashar al Assad Siriako presidentearen indarrek eginiko errepresioa "basatia" dela, bereziki buruzagiaren anaia den Maher-ek zuzenduriko elitezko indarrek buruturikoa, indarrok "ankerrak" direla nabarmenduz.

Siriako erregimenaren eta bere presidentearen jokaeraren aurka Erdoganek egindako adierazpen gogorrenak izan dira gaurkoak. Bere garaian, Bashar al Assad "adiskide ona" zela esan zuen Turkiako lehen ministroak.

Erdoganek hitz gogorrak izan ditu Maher al Assad-ek zuzentzen duen Siriako Ejerzitoaren 4. Dibisioarentzat. "Zoritxarrez, ez dira gizaki legez jokatzen ari", adierazi du lehen ministro turkiarrak.

"Hildako emakume baten aurrean lizunkeriz posatzen dauden soldaduen argazkiak ikusi ditut. Inork ezin du mota horretako argazkiak ulertu", deitoratu du 'Zaman' egunkari turkiarrari eskaini eta 'Jerusalem Post' egunkari israeldarrak jasotako elkarrizketa batean.