Eroskik 2015eko Bizkaiko bigarren frankizia supermerkatua inauguratu du Zornotzan

Eroski City berria Zornotzan
EROSKI
Actualizado: jueves, 26 febrero 2015 17:36

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eroski/City ereduko frankizia supermerkatu bat inauguratu du Eroski Zornotzan (Bizkai) ostegun honetan, Luis Urrengoetxea kaleko 16ean, hain zuzen ere. Kooperatibak 2015ean Bizkaian ireki duen bigarren frankizia saltokia da, eta dagoeneko horrelako 44 denda ditu herrialde horretan. Denda berria irekita, hiru lanpostu sortu dira, Eroskik jakinarazi duenez.

Marka liderren, marka propioen eta tokiko ekoizleen 3.500 produktuko sorta dauka saltokiak. Era berean, elikagai freskoen aukera zabala du bere 212 metro koadroetan, bereziki, tokiko sasoiko frutena eta berdurena. Produktu osasungarrien sorta ere zabalduko du, eta garrantzi handiagoa hartuko du. Labe propioa ere badu, okintzako produktu egin berriak egunero saltzeko.

Hilero, eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan, Eroski Kluba da erakusgarririk behinena; markaren bezero-bazkideen harremanerako programa berria da, eta %15eko deskontuak eskaintzen ditu 2.500dik gora produktutan, bai eta sustapenak, berariazko eskaintzak eta Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere.