Eroskik bere markako 'packaking' diseinurik onena aitortzen duen nazioarteko sari bat eskuratu du

Eroski markako produktuak
Foto: EROSKI
Actualizado: viernes, 10 abril 2015 14:41

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Eroskik Vertex mundu osoko banatzaileen markako 'packaging' diseinurik onenak aitortzen dituen nazioarteko lehiaketako Best of Show Award saria jaso du. Lehiaketa amerikarreko sari nagusiak Eroski markako produktuak hautatu ditu, "itxura koloretsua, baikorra eta soila dutelako, bezeroarengan eragin nahi dutelako eta gainerako erreferentzietatik nabarmentzen direlako".

   Lehiaketaren epaimahaia nazioarteko adituek osatzen dute, eta kooperatibaren marka nabarmendu du, "txikizkako marka handiak interesgarriak, entretenigarriak eta oso bereziak izan daitezkeela erakusten duelako". 21 herrialdetako eta 55 xehekako 250 hautagaitza baino gehiagoren artean nabarmendu dira Eroskiren diseinuak.

   AEBetako My Private Brand webguneak antolatzen ditu Vertex sariak; munduan banatzaileen marken inguruan gehien irakurtzen den argitalpen digitala da eta jarraitzaileak ditu 65 herrialdetan baino gehiagotan. Saritutako diseinuak Bilboko Supperstudio komunikazio agentziaren laguntzarekin diseinatu ditu EROSKIk.

   "Jasotako saria Eroskiri egindako aitortza da, informazio argi eta zuzeneko ontziak eskaintzeagatik; izan ere, kontsumitzaileak erraz ulertzen ditu, eta elikadura osasungarriaren eta ingurumen iraunkortasunaren irizpideen arabera erosketa arduratsuagoa egiten laguntzen diote", adierazi du Martin Gandiaga Eroskiko Marketing zuzendariak.