Eroskik bi milioi euroko inbertsioa egin du Artea hipermerkatua birmoldatzeko

Actualizado: lunes, 27 julio 2015 13:35

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Leioako (Bizkai) Artea merkataritza guneko Eroski hipermerkatuak bi milioi euroko inbertsioa egin du instalazioak Zurekin merkataritza eredu berriaren arabera eraldatzeko. Proiektu berriaren ardatzak bezeroarenganako arreta pertsonalizatuagoa lortzea, sasoiko eta tokiko produktu freskoen aldeko apustua egitea, elikagai osasungarriak sustatzea, kontsumitzaileentzat aukeratzeko askatasun handiagoa eta eguneroko erosketan dirua aurrezteko modu berriak eskaintzea dira.

   Koopertatibaren arduradunek jakinarazi dutenez, Leioako Artea zentroa Eroskik Zurekin merkataritza ereduaren arabera eraldatu duen Bizkaiko seigarren hipermerkatua da. Hori baino lehen, Abadiñoko, Gernikako, Berangoko, Ballontiko eta Bilbondoko hipermerkatuak aldatu ditu, eta gutxi barru amaituko ditu Leioako Avanzadako saltokiaren lanak.

   Arteako hipermerkatua birmoldatzeko obrak ekainaren hasieran hasi ziren, eta erabat berritu dute hipermerkatua. "Dagoeneko eraldatuak izan diren denden emaitzak benetan suspergarriak dira. Ibilbidearen lehen urtean, salmentak %6 inguru gehitu dira eta produktu freskoen kasuan, %10etik gorakoak dira", azaldu du Esther Larrea Eroski Arteako gerenteak.

   Astelehen honetan, uztailaren 27an, berriz ere inauguratutako Eroski Arteak 13 lanpostu berri sortu ditu. Berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da atal guztietan egin dela "arreta pertsonalizatuaren alde", eta, bereziki, merkataritza elektronikoa uztartzearen alde.

   Gainera, hipermerkatu berrituak azken berrikuntza teknologikoak ere badakartza efizientzia energetikoa hobetu eta ingurumenean duen eragina gutxitzeko; esaterako, elikagaiak kontserbatzeko hozte altzarien ixteko sistema eta energia kontsumoaren kudeaketa zentralizatua diseinatu da.

   Azkenik, atal berrien zabaltzeari dagokionez, "elikadura ekologikoa eta dietetikorako" atal berria sortu, lurringintza eta parafarmazia atalen handitu eta "Bezearoaren gela" informazio gunea ireki dira.