Eroskik supermerkatu berria ireki du Bilbon, lau lanpostu sortu duena

Nueva tienda de Eroski en Kirikiño (Bilbao)
EROSKI
Actualizado: jueves, 28 agosto 2014 11:26

BILBAO, 28 Ago. (EUROPA PRESS) -

Eroski/city bereizgarridun frankizia supermerkatua inauguratu du Eroskik Kirikiño kaleko berrogeigarrenean, Bilbon (Bizkaia). Enpresak ostegunean jakinarazi duenez, 187 metro koadroko lokala, lau lanpostu sortu ditu, eta ekoizle liderretako, marka propioko eta tokiko 3.500 produktu sorta izango ditu.

Eroski/city supermerkatu berriak janari freskoa eskaintzen du; bereziki, tokiko eta sasoiko frutak eta berdurak. Erreferentzi osasungarriko produktu sorta ere zabala izango da. Ogia egiteko labe propioa izango du; horrela, okindegi produktu freskoak bermatuko dira egunero. Hilero izango dira eskaintzak eta promozioak, kontsumitzaileak dirua aurrezteko modua egin dezan.

Enpresak adierazi duenez, Eroski/city ereduko supermerkatuetan, "laster eta eroso" egin daiteke erosketa, eta beste saltokietatik bereizten da janari freskoen eta tokikoen eskaintza zabala duelako. "Horretarako, Eroskik lankidetza akordioak egin ditu nekazaritzako elikagaien industriako euskal hornitzaileekin", nabarmendu du Enrique Martinezek, Eroskiren frankizien zuzendariak.

TOKIKO NEKAZARITZA INDARTU

Kooperatibak eta Eusko Jaurlaritzak 'convenio de colaboración' bat sinatu zuten 2013. urte bukaeran, tokiko nekazaritzako elikagaien industria bere osoan indartzeko eta sustatzeko.

Eroskik adierazi duenez, itun horretatik, hogei garapen eta ekintza programa baino gehiago jarri dira martxan, enpleguen sorreran laguntzeko eta egungo ekoizleen aniztasunari eusteko; hala, kontsumitzaileei eskualdeko produktuak Eroskiren denda sarearen bidez eskura jartzea da asmoa. Produktu horiek lehentasuna dutela Eroski bere saltokietan ezartzen ari den Zurekin denda eredu berrian ziurtatu dute enpresatik.

Eroski lanean ari da Euskal Autonomia Erkidegoko 450 hornitzailerekin baino gehiagorekin, eta hala, urteko 400 milioi euroren balioa duten 10.000 produktu inguru saltzen ditu.

Espainiako frankizia supermerkatuen sareen artean
Eroski da bigarrena, 500 denda baino gehiago baititu. "Autogestiorako dugun kultura kooperatiboa egoki txertatzen da EROSKIren frankizia sareari esker aukera bat dutela ikusten duten hasiberrien filosofiarekin, haren errentagarritasunari esker; izan ere, frankizia denda sare indartsua dauka, eta negozio eredu lehiakor eta errentagarria", esan du Eroskiren frankizien zuzendariak.

Bilboko frankizia supermerkatu berri hau irekita, frankizien eredua hedatzeko plana egonkortu du kooperatibak. Eroskik beste 38 frankizia denda ireki ditu 2014ko lehen seihilekoan. Horiek irekita, 244 lanpostu sorrarazi ditu. Horretarako, bederatzi milioi euro baino gehiago inbertitu ditu. Kooperatibak beste ehun bat frankizia supermerkatu irekitzeko asmoa du 2014a amaitzerako; horietaz gainera, lehendik irekita ditu beste 46.