N-1 errepideak itxita jarraituko du Idiazabalen, Irunerako norabidean, biharko 22.00ak arte

Publicado: lunes, 21 agosto 2017 16:35

DONOSTIA, 21 Ago. (EUROPA PRESS) -

Aldundiak jakinarazi duenez, N-1 errepideak itxita jarraitu du Irunerako norabidean biharko 22.00ak arte, Etzegarateko
jaitsieraren amaieratik (Idiazabal) Hotel Castillora (Olaberria) bitartean dagoen zatian.

Zorua birgaitzeko lanak egiten ari dira, eta horregatik dago bidea itxita. Obrak pasan den ostiralean hasi ziren eta, hasiera batean, gaur amaituko zirela aurreikusten zen. Hala ere, lanak atzeratu egin dira eta beharrezkoa egin da desbiderapena egun bat gehiagoz
luzatzea.

Hori dela eta, asteartean zehar mantendu egingo dira orain arteko by-pass- a eta N-1eko lotura eta GI-632ko sarrerako eragin berdinak.
Zoru berritzeko lan horiek eraginda itxita daude Idiazabalgo iparraldeko lotunearen (N-1- 416) sarrera eta irteera erreiak Irungo norabidean.

Gainera, itxita dago Olaberriko lotunearen (N-1- 417) irteera eta sarrera erreiak Irun noranzkoan, eta baita ere Zumarraga-
Bergara (N-1- 417-B) lotunea. Honela, GI-632 errepidera sartu nahi duenak Lazkao-Beasain lotuneraino joan behar du eta han itzulbidea egin. Bai lanak eta bai ordezko bideak behar bezala seinaleztatuta daude.

Biharko 22:00etatik aurrera, obretako behin-behineko seinalizazioa kendu eta Irungo noranzkoko galtzada irekiko da. Bitartean, erabiltzaileei, ordezko ibilbide gisa, AP-1 "Gasteiz-Irun autobidea" erabiltzea gomendatzen zaie.