N-I errepidean norabideko errei bakarra izango da gaurtik igandera, Beasain inguruan

Publicado: viernes, 19 septiembre 2014 10:15

DONOSTIA, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

N-I errepidean norabide bakoitzeko zirkulazio errei bakarra izango da Beasain inguruan (Gipuzkoa), gaur gaueko 22:00etatik igandeko 00:00etara. Ibilgailuak desbideratuko dira obra gunearen muturretan egokituko diren erdibitzaileko pasabideetan barrena. Obrek zati hau hartzen dute: "N I Madril Irun" errepidearen azpiko pasabidearen (418,660 k.p.) eta Lazkao eta Beasainerako N I-419 lotunearen arteko zatia (419,590 k.p.).

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lan horien ondorioz, obrek hartzen duten zatiaren funtzionamendua aldatu egingo da. Horrela, itxi egingo da N-I eta GI-2120 errepideetako sarbidea Irun-Gasteiz noranzkoan, eeta horren ordez N-I-417-A (Olaberriko lotunea) eta N-I-420 lotunea (Ordizia hegoaldeko lotunea) erabiliko dira.

Halaber, itxi egingo dira N-I errepideko Irun-Gasteiz noranzkoko irteerak, Zumadi industrialderakoa eta Beasaingo anbulatorioaren ingurura doana. Horien ordez N-I errepidea erabiliko da Gasteiz-Irun noranzkoan. Errepide horren ordez, beste hauek erabiltzea gomendatu du foru erakundeak: AP-1, AP-8 edo A-15.