Errepideei buruzko arauaren aurreproiektua onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak

Actualizado: martes, 25 enero 2011 17:58

BILBO, 25 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak errepideei buruzko foru arau berriaren aurreproiektua onetsi du. Arau berriarekin lortu nahi dena, funtsean, indarrean dagoen araua eguneratu eta hobekuntza teknikoak egitea da.

Arauan egingo diren eguneratzeen artean, besteak beste, bidegorriak arauan jasotzea, Bizkaiko errepideen lurralde-plan sektorialaren jarraibideak betetzeko eta bide-sistema orokorretarako lurrak lortzeko ahalmena handitzea, udalei laga ez zaizkien hiri-tarteetan Foru Aldundiak duen eskumena argitzea edo foru errepideetako herri jabariko aldea zehaztasun handiagoaz definitzea sartzen dira.

Halaber, seinaleak eta publizitatea Estatuan indarrean dagoen araudiarekin harmonizatzea, eta, bide-segurtasuna handitzearren, errepideetarako sarbideak baimentzeko distantziak direla-eta irizpide berri bat zehaztea ere jasotzen ditu.