Errusiako poliziaren zenbait ordezkarik Ertzaintzaren instalazioak bisitatu dituzte

Errusiako poliziaren arduradunak Ertzaintzakoekin
IREKIA
Actualizado: miércoles, 17 diciembre 2014 16:57

BILBO, 17 Dic. (EUROPA PRESS) -

Errusiako poliziaren ordezkari batzuk Ertzaintzaren instalazioak bisitatzen izan dira azken egunetan, eta Euskadiko polizia sail eta unitateetako arduradunekin elkarrizketatu dira. Bisitaren helburua beren lan sistemak eta polizien nazioarteko lankidetzari buruzko iritziak, batez ere antolatutako krimenari eta terrorismoari buruzkoak, elkarri azaltzea izan da.

Errusiak Madrilen duen enbaxadako polizia bitartekari eta Errusiako poliziaren koronel aholkulari Alexander Trofimets eta Penintsulako iparraldeko kontsulatuko arduradun Konstantin Dorokhin izan dira ordezkari errusiarrak.

Ertzaintzaren Harreman Instituzionalen eta Komunikazio Zerbitzuak antolatutako bisitan, Ertzaintzako ikerketa kriminaleko eta inteligentziako arduradunekin eta Ertzaintzako zuzendariarekin elkarrizketatu dira, besteak beste.

Zehazki, Errusiako ordezkariek Erandioko zentraleko instalazioak bisitatu zituzten asteartea, bai eta inteligentziaren eta ikerketa kriminaleko bulego nagusiak ere. Gainera, Bilboko ertzain etxean ere izan ziren, eta asteazken honetan, polizia zientifikoaren instalazioetan izan dira, Erandion.

Lan bileretan, lan prozedurei buruzko informazioa azaldu diote elkarri, batez ere, antolatutako delinkuentziari eta terrorismoari aurre egiteko nazioarteko lankidetzaren arlokoa.