Ertzaintzak 30 marihuana-landare aurkitu ditu Ermuako (Bizkaia) trasteleku batean eta droga trafikoa egotzi dio jabeari

Ermuako trastelekuan aurkituriko marihuana-landareak
HERRIZAINGO SAILA
Actualizado: miércoles, 6 abril 2011 18:28

BILBO, 6 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agentek 30 marihuana-landare eta iluminazio zein aireztatzeko hainbat aparatu aurkitu zituzten joan den larunbatean Ermuako (Bizkaia) trasteleku batean. Hala, droga trafiko delitu bat leporatu diote jabeari.

Ertzaintzak herritarren kolaborazioari esker jakin zuen Ermuako etxe batean marihuana-sail bat existitzen zela, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Lekura joandako agenteek trastelekuaren sarbidean marihuana usain bizia zegoela eta barruan aparailu elektroniko baten etengabeko zarata entzun ahal zela egiaztatu zuten. Beharrezko epai-agindua lortutakoan, trastelekua erregistratu zuten eta barruan 30 loreontzi marihuana-landarekin eta euren haziera bermatzeko aireztatze eta argi sistema bat aurkitu ziren. Gertaera hauen aurrean, droga-trafikoko ustezko delitu bat leporatu zioten trastelekuaren jabeari, 35 urteko gizonezko bat.