Esan Ozenkiren katalogoa ohiko atari eta saltoki digitaletan eskuragarri dago

Esan Ozenkiren katalogoa eskuragarri dago sarean
Elkar
Actualizado: jueves, 29 septiembre 2011 15:25

BILBO, 29 Sep. (EUROPA PRESS) -

Esan Ozenki Records zigiluaren katalogo osoa eskuragarri dago Spotify, i-Tunes eta Amazon bezalako ohiko atari eta saltoki digitaletan, Elkar etxeko iturriek jakinarazi dutenez.

Esan Ozenki 1991. urtean sortu eta 2001. urtean bukatu zen, eta "gure musika eta musikaren industria irauli zituen, ikusmira eta proposamen berriak ekarriz".

Kortatu, Negu Gorriak, Delirium Tremens, E.H.Sukarra, Lin Ton Taun, Ama Say, Etsaiak, Dut, Anari, Deabruak Teilatuetan, Pi L.T. edo Selektah Kolektiboa bezalako taldeen jarrera estetiko eta musikal bereziaz azaldu ziren orduan.

Horrela, oraindik aurrera, Esan Ozenkiren katalogo osoa aurki daiteke ohiko saltoki digital guztietan. Modu honetan, zigilua, bere taldeak eta, batez ere, beren filosofia eta ideiak, "berrindartu egiten dira, iraultza inoiz baino beharrezkoagoa denean".