Eskola-elkarbizitzarako proposamen berriak jorratzeko jardunaldi bat egingo da ostiralean Leioan (Bizkaia)

Eskola-elkarbizitzarako proposamen berriak jorratzeko jardunaldia
LEIOAKO UDALA
Actualizado: miércoles, 16 marzo 2011 13:42

BILBO, 16 Mar. (EUROPA PRESS) -

Hezkuntzaren arloan 100dik gora profesionalek eman dute jada izena Leioan (Bizkaia) egingo den eskola-elkarbizitzarako proposamen berrien jardunaldian parte hartzeko. Jardunaldi hau ostiralean izango da, Kultur Leioa aretoko auditoriumean, eta oraindik izena emateko epea zabalik dago info@geuz.es helbidean.

Leioako Udalak antolatutako eta Geuz Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroak lagundutako topaketa honek jarduera-proposamen berriak gehitu nahi ditu eskola-elkarbizitzako planei edukia emateko, eta ikastetxeek garatutako esperientziak partekatzea eta horren inguruan hausnartzeko aukera eskaintzeko. Horrez gain, Leioako Udalak argitaratutako "Eskola-elkarbizitzarako programak eta estrategiak" gida aurkeztu eta banatuko da parte-hartzaileen artean.

Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da eta arratsaldeko 14:00ak arte iraungo du. Hainbat profesional izango dira hizketan, psikologoak eta pedagogoak tartean, eta hainbat gai jorratuko dituzte, hauen artean 'cyberbulling'-a eta, honetaz gain, eskola-elkarbizitzaren arloko ekimen berriak ezagutaraziko dira, besteak beste.