Estrasburgoko Auzitegiak berretsi egin du 2008 emandako ANVren ilegalizazioa

Actualizado: martes, 15 enero 2013 11:49

BILBO, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

Estrasburgon dagoen Giza Eskubideen Auzitegi Europarrak berretsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak 2008ko abenduaren 22an eman eta Auzitegi Konstituzionalak 2009ko urtarrilaren 29an berretsi zuen ANV alderdiaren ilegalizazioa.

Auzitegi europarrak astearte honetan eman duen ebazpenaren arabera, auzitegi espainiarrek harturiko erabakiak ez zuen urratu adierazpen askatasuna jasotzen duen Giza Eskubideen Hitzarmen Europarraren 10. artikulua, ezta bilera eta elkartze eskubidea jasotzen duen 11.a ere.

2007ko hauteskundeetan zehar eta ondoren ANVko eledunek ETAren atentatuak ez gaitzestea eta legez kanpo zegoen Batasuneko kideekin zuten lankidetza nabarmendu zituen Espainiako Auzitego Gorenak bere ebazpenean. Hauteskunde horietan ANVren zenbait zerrenda baimendu zituen Gorenak, baina beste 133 baliogabetu zituen, 2003an ilegalizaturiko alderdiaren "jarraipena" zirela iritzita.