ETEei eta autonomoei finantza laguntza emateko 2015eko programa onartu du Jaurlaritzak

Actualizado: martes, 20 enero 2015 13:34
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 20 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresa txiki eta ertainei (ETE) eta profesional autonomoei finantza laguntza emateko 2015. urteko programa eratzen duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak astearte honetan egin duen bileran.

   Kolektibo horiek bankuen finantziazioa lortu ahal izatea da programaren helburua, hartara, beren zirkulatzaile premiak bideratzeko, epe laburreko zorra berritzeko eta epe laburreko zor hori epe ertain edo luzeko zor bihurtzeko aukera izan dezaten, Jaurlaritzako arduradunek Gobernu Bileraren ondorengo prentsaurrekoan azaldu dutenez.

   Iazkoaren aldean, 2015eko programan murriztu egin da maileguen interes tasa; hala, sei hilerako Euriborrari (%0,2) eragiketaren epearen araberako gehieneko diferentzial batzuk gehituta finkatu da gehieneko interes tasa: %2 gehituko zaio hiru urterako eragiketetan; %2,25 bost urterako eragiketetan; eta %2,50 zazpi urterako eragiketetan. Programaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatu.

   Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak programa inplementatzeko behar diren hitzarmenak sinatuko ditu elkarren bermerako sozietateekin eta finantza erakundeekin.