Etxepare Institutua EUNIC europar sareko kide gisa onartu dute

Aizpea Goenagak bileran parte hartu du
Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: martes, 20 enero 2015 11:54
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Etxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen Europako Klusterreko kide elkartua bilakatu da gaur, urtarrilaren 20an, Letoniak Bruselan duen Enbaxadan erakundeak egin duen batzordearen bileran.

   Etxepare Institutuak nabarmendu duenez, Waloniar eta flandriar institutuez gain, Europako estatu bat ordezkatzen ez duen lehen kultura institutua bilakatu da horrela euskal institutua, British Council, Goethe Institut, Alliance Française, Instituto Cervantes eta beste hainbatekin batera.

   Onespena Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak batera garatutako lanaren fruitua dela jakinarazi du, eta 2014ko irailean Aizpea Goenaga Institutuko zuzendariak EUNICeko Zuzendaritza Batzordeari erakundearen izaeraren eta helburuen berri eman ondoren dator.

   Europako herrialdeen arteko kultur esparruko lankidetza sustatzea eta aldeaniztun kultur egitasmo eta ekimenak eragitea du helburu EUNIC sareak. Etxepare Euskal Institutua sareko kide bilakatzeak Europar Batasuneko gainontzeko estatuekin zuzenean aritzeko aukera emango dio Euskadiri, eta euskal eragile eta sortzaileentzat elkarlanerako aukera berriak lortzeko bideak lortzeko bideak zabalduko ditu. "Euskadi Europar Batasunean kokatzeko lanaren emaitza garbia da", adierazi du.

   Gaurko bilera Letoniak Bruselan duen Enbaxadan egin da, herrialde horrek bere gain hartu duelako Europako Batzordeko lehendakaritza 2015eko lehen seihilerako; izan ere, agintaldiko kultura programa aurkeztu die bilkuran Letoniako Lehendakaritzak Bruselako EUNICeko kide guztiei.

   Bileran Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak ere esku hartu du, EUNICek gonbidatuta, euskal institutuaren onespenaren lekuko izateaz aparte, sarea osatzen duten beste kideekin harremanetan jarri eta ekintza zehatzetan parte hartzen hasi dadin. Goenagak bihotzez eskertu die sareko partaideei euskal kulturaren sustapenerako institutuarekiko aitorpena, eta elkarlanerako prestutasuna eta ilusioa adierazi die.