Etxepare Euskal Institutuak eta Cervantes Institutuak lankideta hitzarmen bat sinatuko dute ostiralean

Actualizado: miércoles, 26 enero 2011 13:07

BILBO, 26 Ene. (EUROPA PRESS) -

Etxepare Euskal Institutuak eta Cervantes Institutuak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen markoa sinatuko dute datorren ostiralean euskal institutuaren egoitzan, Donostian, 11:45ean, Etxepare Institutuko arduradunek iragarri dutenez.

Etxepare Euskal Institutuaren izenean, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Aizpea Goenaga institutuko zuzendaria egongo dira ekitaldian, eta Cervantes Institutuarenean, Carmen Caffarel zuzendaria.