Etxepare Euskal Institutuak "Euskara Mundiala" jarri du abian, euskara internet bidez ezagutarazteko kanpaina

Actualizado: martes, 23 noviembre 2010 15:42

BILBO, 23 Nov. (EUROPA PRESS) -

Etxepare Euskal Institutuak "Euskara Mundiala" izeneko kanpaina berria jarri du matxan. Internet bidez egingo den kanpaina honen bitartez, herritarrek euskaraz grabaturiko hamarnaka esaldi izango dituzte eskura entzun, ikasi eta errepika ditzaten.

Hurrenez hurren Etxepare Euskal Institutuko zuzendari eta Euskara Sustatzeko zuzendari diren Aizpea Goenagak eta Mari Jose Olaziregik aurkeztu dute gaur Bilbon kanpaina berria. Biek azpimarratu dute, kanpaina honen bitartez, aurreneko aldia izango dela euskara edota Euskal Herria bera badirenik ere ez dakien jendea hizkuntzara hurbilduko dena euskaraz hitz batzuk eginez.

Horrela, www.euskaramundiala.net webgunearen bidez, herritarrek hamarnaka esaldi izango dituzte eskura, hala nola esaera zaharrak, eguneroko hitzak eta aho-korapiloak. Ildo honetan, webgunera sartzen denak aukera izango du esaldi bat hautatu, entzun eta, esaldi bera ahoskatuz, webcam bidez grabatzeko.

Halaber, web-orriak beste aukera bat ere eskaintzen du, alegia, edonork nahi duena esatea sistema baten bidez eta 24 ordutan sistema horrek euskarara itzulita eskaintzea.

Gainera, ekimenak igotako materialaren potentziala eta sare sozialek ematen duten ahal biderkatzailea aprobetxatuko ditu, euskara eta Euskal Herria ezagutzen ez dituzten pertsonetara heldu ahal izateko.

Ildo honetan, Goenagak adierazi du kanpaina "oso ausarta" dela, zeren eta, bere esanetan, "sare sozialen bidez, jendeak euskara berea egitea planteatzen du egin daitekeen modu bakarrean, hau da, erabilita".

Etxepare Institutuko arduradunek nabarendu dute euskara ez dela apaindura bat, ezta defendatu beharreko ondare bat ere, "baizik eta zirkulazioan dugun eta bizirik dagoen zerbait, eta zirkulazioan jarriko dugu sare sozialetan".

"ZORTZIGARREN LURRALDEA"

Goenagak argitu du "Euskara Mundiala" ez dela hilabete iraungo duen kanpaina izango, baizik eta iraun egingo duela, "nahi duguna jendea orrira sartzea eta parte hartu ahal izatea delako". "Teknologiak distantziak laburtu eta mugak hautsi dituen garai hauetan, internet euskararen zortzigarren lurraldea bihurtu da", gaineratu du.

Kanpainaren aurkezpenean, Etxepare Institutuko zuzendariak egun dauden 800.000 euskaldunen eta euskaraz hitz egiten ez duten baina hitzak ezagutzen dituzten "beste euskaldun askoren" laguntza eskatu du.

"Euskal herritar guztiak gara euskararen enbaxadoreak eta horregatik deitzen ditugu herritareguztiak adiskideak eta ezagunak anima ditzaten eta hitzak euskaraz esatera ausar daitezen", esan du Goenagak. Gainera, euskal etxeen, atzerrian dauden euskal herritarren eta beste izaera batzuetako erakundeen laguntza izatea espero duela azpimarratu du.