Etxepare Institutuak ireki du nazioarteko azoka profesionaletan parte hartzeko diru laguntzak eskatzeko epea

Etxepare Institutuaren diru laguntzak
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: martes, 17 julio 2018 10:43

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

Etxepare Euskal Institutuak astearte honetan ireki du nazioarteko merkatu edo azoka profesionaletan parte hartu nahi dutenentzako diru laguntzak eskatzeko epea, eta irailaren 14ra arte izango da eskabidea aurkezteko aukera. Guztira, 90.000 euro banatuko dira.

Helburua da musikaren, arte eszenikoen, ikus-entzunezkoen eta liburuaren sektoreetako profesionalei diru laguntza ematea euskararen eremu geografikotik kanpoko merkatu, azoka edo gertaera profesionaletan parte hartzeko, Etxepare Institutuak jakinarazi duenez.

Esan bezala, 90.000 euro banatuko dira guztira: ikus-entzunezkoen sektorearentzako 45.000 euro, musikaren sektorearentzako 15.000 euro, arte eszenikoen sektorearentzako 15.000 euro eta liburuaren sektorearentzako 15.000 euro. Izen-ematea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan egin daiteke: www.euskadi.eus