Etxerat elkarteak 17. Batzar Nazionala egingo du igandean, Tolosan

Actualizado: sábado, 24 marzo 2018 13:28

DONOSTIA, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Etxerat elkartearen 17. Batzar Nazionala egingo da igandean, martxoaren 25ean, Tolosako Leidor aretoan (Gipuzkoa). Urteko balantzea eta hemendik aurrera egin beharreko lanaren planifikazioa aurkeztuko dira bertan. Bilkura guztiak bezala, preso eta iheslari politikoekin ahaidetza edo adiskidetasun loturak partekatzen dituen pertsona orori zuzendua dago igandeko batzarra. Bilera goizeko 10:00etan hasiko da, elkarteak jakinarazi duenez.

Euskal Herriko Unibtertsitateko (EHU) Leioako campusean iaz egin zen bileraren ondoren "gertakizun garrantzitsuak" izan direla nabarmendu du Etxerat elkarteak. Horrela, urteko balantzea "oso mingarria" izan den arren, "gure itxaropena eta gure lanerako gogoa suspertzen dituzten zantzuak" daudela ziurtatu du.

"Gizarte zibila zein erakundeak gero eta inplikatuago daude, indar politiko eta sindikalak gero eta inplikatuago daude, eta salbuespeneko espetxe politiken ondorio larriei buruzko ezagutza eta kontzientziazio soziala gero eta handiagoa da", adierazi du.