Eudelek politikariak prestatuko ditu udal kudeaketaren arloko adituekin

Actualizado: lunes, 5 marzo 2012 12:45
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

   Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak hamar urtaino gehiago daramatza euskal udaletako kudeaketa politikoaren arduradunen prestakuntzaren alde lanean, eta orain, etengabeko prestakuntza programa bat eskainiko die politikariei, udal kudeaketaren arloko adituekin. Egitasmoaren lehenengo saioa astearte honetan, martxoaren 6an, izango da, eta Rafael Jimenez erakunde aholkulari eta Democracia y Gobierno Local Fundazioren zuzendariak eskainiko du, hainbat tresna aurkeztuz krisialdi bati aurre egiteko, hala nola egokitze politikak edo zerbitzuak nazioarteko bihurtzea.

   Urtean zehar izango diren hainbat saioren bitartez, kudeaketa politiko eraginkorragoa eta herritarren premiei egokitua egiteko tresna eta ezagutza egokiak eskainiko dira. Martxotik maiatzera bitartean izango dira ikastaroak, eta alkateei eta saio bakoitzean landuko diren eremu zehatzetako arduradun diren zinegotziei zuzenduta egongo dira.

   Edukiaren arabera, bi, lau edo hamar ordukoak izango dira saioak, eta landutako arloan adituak direnek gidatuko dituzte. Eduki guztiek izango dute ikuspegi teorikoa zein praktikoa.

   Horrela, Eudeleko iturriek adierazi dutenez, langile politika krisi garaian, udal gobernantza eta herritarren parte-hartzea, e-gobernua eta e-administrazioa, etxebizitza eta hirigintzako politikak edo berdintasun politiken sustapena bezalako gaiak landuko dira prestakuntza programan zehar.

   Egitasmoa zeharkako arloei buruzko saioekin osatuko da, hala nola udal aurrekontuak osatzea, komunikazioa eta oratoria politikoa eta oposizioaren zeregina udal gobernuetan.