Europar Batasunak Ukainako krisian duen egitekoa aztertzeko jardunaldia antolatu du EHUk

Actualizado: miércoles, 26 noviembre 2014 12:44
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) "Europar Batasuna nazioarteko aktore gisa: Ukraniako krisia" jardunaldia antolatu du ostegun honetarako, azaroaren 27rako, Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, arratsaldeko 15:30etik aurrera.

   Stefan Tressing Europar Batasuneko Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko Ukrainako Taldearen burua, Miguel Angel Ballesteros Ikaskuntza Estrategikoaren Espainiako Institutuko zuzendaria eta Mª Dolores Bollo Arocena EHUko nazioarteko Zuzenbide Publikoaren irakasle titularra eta hainbat arlotako aditua parte hartzaileen artean daude.

   EHUk jakinarazi duenez, "Acercando la Unión Europea a la Escuela: una aproximación desde las TIC" Erasmu + proiektuaren bitartez eta Instituto Español de Estudios Estratégicos erakundearen laguntzarekin antolatu du jardunaldia. Sarrera librea izango da.