Euroligako lehen euskal derbia jokatuko dute bihar Caja Laboralek eta Gescrap Bizkaiak

Caja Laboral-Gescrap Bizkaia bihar Euroligan
BASKONIA
Actualizado: martes, 15 noviembre 2011 13:45

GASTEIZ, 15 Nov. (EUROPA PRESS) -

Caja Laboral eta Gescrap Bizkaia taldeek Euroligaren historiako lehenengo euskal derbia jokatuko dute bihar, azaroaren 16an, 20:30etik aurrera, Gasteizko Iradier Arenan. Irabaztekotan, talde arabarrak ia lortuta izango luke Top-16rako txartela, eta bizkaitarrek berriz, azken bolada txarra bukatuko eta norabidea zuzenduko lukete Europako lehiaketan.

Baskonia da derbiaren faborito garbia; ikusi besterik ez dago bilbotarren aurkako partiden estadistikak Ligan, Kopan eta Superkopan. Gainera, Dusko Ivanovicen gizonek derbia irabazi nahi dute Sluc Nancyren aurkako porrota (90-85) ahazteko, taldeko lehen postua defendatzeko eta Top-16rako txartela eskura izateko.

Gescrap Bizkaiarentzat aldiz, partidak inflexio-puntua izan behar du, Europan daramatzan elkarren segidako hiru porrotak atzean uzteko eta etxetik kanpo lehenengo partida irabazteko. Fotis Katsikarisen jokalariek derbia galtzen badute berriz, oso zail izango lukete Top-16an sartzea.

FITXA TEKNIKOA.

--TALDEA.

CAJA LABORAL: Prigioni, Nemanja Bjelica, Reggie Williams, Teletovic, Seraphin -balizko hasierako boskotea-; Heurtel, Ribas, Oleson, San Emeterio, Dorsey eta Milko Bjelica.

GESCRAP BIZKAIA: Jackson, Josh Fisher, Mumbrú, Grimau, D'or Fischer -balizko hasierako boskotea-; Raúl López, Blums, Banic, Mavroeidis, Vasileiadis eta Hampl.

--ARBITROAK: Guerrino Cerebuch (ITA), Milija Vojinovic (SER) eta P. Anastopoulos (GRE).

--PABILOIA: Iradier Arena, Gasteiz.

--ORDUA: 20:30 (ETB-1).