Europa Galante orkestrak Bach interpretatuko du bihar Donostiako Kursaal Auditoriumean

Fabio Biondi da Europa Galante orkestraren sortzaile eta zuzendaria
KURSAAL FUNDAZIOA
Actualizado: lunes, 4 abril 2011 18:08

DONOSTIA, 4 Abr. (EUROPA PRESS) -

Europa Galante orkestrak kontzertu bat eskainiko du bihar Fabio Biondi-ren zuzendaritzapean, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Orkestrak J.S. Bach-en suiteen integrala interpretatuko du 20:00etatik aurrera, Kursaal Fundazioko iturriek jakinarazi dutenez.

Europa Galante errepertorio barrokoan eta klasikoan espezializaturiko orkestra da, Fabio Biondi-k 1990ean sortua. Hasieratik bertatik, orkestrak arrakasta handia izan du eta nazioarteko areto nagusietan jo du, besteak beste, Milango Scala-n edota New Yorkeko Lincoln Center-en.

2010-2011 ekitaldian, orkestrak kontzertuak eskainiko ditu Suitzan, Espainian, Ingalaterran, Frantzian, Alemanian, Holandan, Amerikako Estatu Batuetan (kontzertuak eskainiz, besteak beste, New Yorkeko Carnegie Hall-en eta Los Angeles Disney Hall-en), Suedian barna itzuli luze bat egiteaz gain.

Fabio Biondi da taldea sortu zenez geroztik Europa Galante orkestraren zuzendaria. 2005etik Norvegiako Stavanger Symfoniorkester-en antzinako musikarentzako zuzendari egonkorra da, eta 2010etik kargu bera du Orchestre de Chambre de Lausanne-n. Denboraldi honetan, The English Concert, Ciudad de Granada eta Montpellierko Orchestre National orkestrak zuzenduko ditu.