Europako banku etikorik handienak bere egoitza ireki du Bilbon

Eskuinean, Esteban Barroso Triodos Bank-eko zuzendari nagusia, eta alboan Joan A
IGNACIO MARES
Actualizado: lunes, 14 marzo 2011 15:02

BILBO, 14 Mar. (EUROPA PRESS) -

Triodos Bank banku etiko europarrak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bere lurralde ordezkaritza berria inauguratu du gaur Bilbon, Lersundi kalearen 18 zenbakian, Rekalde Zumarkalearen kantoian. 'Financial Times' eta Nazioarteko Finantza-Korporazioak urteko banku jasangarri bezala aintzatetsitako erakundeak, duela 31 urte uztartzen ditu finantza-errentagarritasuna gizarte eta ingurumen errentagarritasunarekin.

Triodos Bank-ek sektore jasangarriak eta ekonomia errealekoak besterik ez ditu finantzatzen, errentagarriak izateaz gain, pertsonei eta ingurumenari mesede egiten baitiete: energia berriztagarriak, nekazaritza ekologikoa, bioeraikuntza, turismo jasangarria, ekintza kulturalak, hezkuntza, garapenerako languntza, minusbaliotasuna duten pertsonen laguntza edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden taldeen laguntzan aritzen diren erakundeak.

Erakundeak gardentasun osoz ematen ditu ezagutzera finantzatzen dituen proiektu eta enpresak www.triodos.es bere webgunearen bidez, buletin elektronikoa eta aldizkari hiruhilabetekaria direla medio.

Entitateak 285.000 bezero baino gehiago ditu eta 17.200dik gora inbertsio-zorroa gizarte-ekintza, kultura eta ingurumenekoetan. Sukurtsalak ditu Herbeheretan, Erresuma Batuan, Espainian eta Alemanian, eta Afrika, Asia, Latinamerika eta Ekialdeko Europako 40 herrialdetan presente dago inbertsio funts eta mikrokredituen

bidez.

2010ean, erakundeak %17ko hazkundea izan zuen balantze osoan eta %20tik gorako irabazi garbia. Urte berean, Estatu Espainiarran, hazkunde-tasa %21ekoa izan zen, eta bezeroen kopurua %60 hazi zen, 30.000 bezero baino gehiagorekin. Lurralde ordezkaritzak ditu Katalunian eta Balearretan, Andaluzian, Madrilen, Gaztela eta Leonen, Balentziar Erkidegoan, Aragoin eta EAEn.

"Triodos Bank-en, bankuak bere diruarekin zer egiten duen jakin nahi duen jendearentzako, gure banku etiko eta jasangarriaren eredua gerturatzen jarraitzen dugu", azaldu du Esteban Barroso Triodos Bank-eko zuzendari nagusiak.

Europa osoan hazten jarraitzen duen bankua. "Gure negozioa gardentasunean, ekonomia errealeko proiektu eta enpresa jasangarrien finantzazio zuzenean, gure bezeroekiko harreman hurbilean eta inbertitzen dugun jasangarritasunarekin lotutako sektoretan dugun esperientzian oinarritzen da" gaineratu du Barrosok.

Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 2.500 bezero edo bezerogai ditu, eta Triodos Bank-ek ekimen nahiko finantzatu ditu dagoeneko EAEn, hala nola elikadura ekologikoko Gasteizko Tierra Viva Norte denda, Bizkaiko Hiesaren aurkako Hiritar Batzordea edo Bakeaz erakunde bakezalea bezalako gizarte-erakundeak, edota turismo jasangarriko ekimenak Muruan (Araba) dagoen Goikuri Baserri landa-etxea bezala.