Europak praktika onen adibidetzat hartu du Bizkaiko museoen hizkuntza kudeaketaren eredua

Lorea Bilbao NPLDren biltzarrean hitz egiten
BIZKAIKO ALDUNDIA
Actualizado: viernes, 9 junio 2017 12:37

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

Sixto Molina Europako Kontseiluko Eskualde Hizkuntza edo Hizkuntza Gutxituen Gutunaren Idazkaritzako titularraren arabera, Bizkaiko museoetan egiten den kudeaketa linguistikoaren eredua eta, bereziki, Bilboko Guggenheim museoaren eredua, "Europako beste kasu batzuentzat erreferentzia" direla.

Molinak NPLD hizkuntza gutxituak sustatzeko Europa sarearen bileran egin ditu adierazpen horiek, Soragan (Italia), Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuaren eta Garbiñe Urrutikoetxea Guggenheim Bilbao Museoko ordezkariaren hitzaldiak entzun ondoren.

Bilbaok Europako 40 ordezkari baino gehiagoren aurrean azaldu du Bizkaiko foru museoetan euskarak duen garrantzia eta zergatik den beharrezkoa euskara museoetan presente egotea. Urrutikoetxeak, bere aldetik, Guggenheim museoarne kasua azaldu du.

Jarraian, Molinak adierazi du Bizkaiko museoetan egiten den kudeaketa linguistikoaren eredua eta, zehazki, Bilboko Guggenheim museoaren eredua "erreferenteak" direla Europako beste kasu batzuentzat hizkuntza gutxituen eta gutxituak izan direnen presentzia areagotzeko eta Bizkaiko museoetako kudeaketa linguistikoaren eredua beste Europako erkidego batzuetako museoen sareetara eramateko.

EKONOMIA ETA TURISMOA

NPLDren aurtengo biltzarra hizkuntza, ekonomia eta turismoari buruzkoa da, eta hizkuntza eta kultura gutxituek "turismo iturri bezala duten rol garrantzitsua" nabarmendu da, ekonomiaren pizgarri baitira eta herrialde bateko aberastasuna sortzen baitute.

Jardunaldiotan zenbait gobernu, erakunde eta eskualde elkarteetako ordezkariek parte hartu dute, esperientziak partekatzen. Urtero egiten den bileran Europako 40 ordezkari inguru batu dira eta hegemonikoak ez diren Europako hizkuntzek gaur egun duten egoera ezberdinak partekatu dituzte, horien artean dago euskara. Gainera, ladino, cimbri eta mocheno hizkuntzek turismoaren industrian duten kasuari buruz hitz egin da, baita Kataluniako turismo katalanaren industriak duen rolari buruz ere, besteak beste.

NPLD sarearen barne daude errealitate soziolinguistiko ezberdinak eta estatus ezberdinak dituzten hizkuntzak, besteak beste, euskara, bretoiera, katalana, galesa, kornubiera, korsikera, estoniera, finlandiera (Suediako komunitate finlandiarra), frisiera, galiziera, irlandera, kareliera, lituaniera, okzitaniera, samiera, suediera (Finlandiako komunitate suediarra), ladinoa, mochenoa eta cimbria.