EUSKADI.-2.000 moto inguru bilduko dira asteburuan Gernika-Lumon "Motor Jaia Urdaibikers" topaketan

Actualizado: miércoles, 22 julio 2009 18:38

BILBO, 22 Jul. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) moto hotsez beteko da ostiraletik igandera bitartean 2.000 motor inguru bilduko baitira bertan. Euskal Herritik, Kataluniatik, Galiziaik eta Espainiako hainbat tokitik kirolerako, turismorako zein pertsonalizatutako motorrak ekarriko dituzte penintsularen iparraldean egiten den bilkura garrantzitsuenetakora.

Motorzaleak "Motor Jaia Urdaibikers" topaketaren laugarren edizioan bilduko dira. Aurten San Cristobal plazan eta Merkatuko plazan egingo da. Hauez gain, Maloste kiroldegia ere egokitu da asteburuan zehar jai honetaz gozatu nahi dutenen erabilerarako.

Ekimena Urdaibikers motorzale elkarteak antolatu du, Gernika-Lumoko Udalaren laguntzarekin, eta hiru egunetan zehar egingo diren ekimenekin batera Valentzia, Madril eta Portugaletik ekarritako arropa teknikoa erosi ahal izateko saltokiak jarriko dira.

Beste alde batetik, "Motor Jaia Urdaibikers" egiten den bitartean, ibilbide turistikoak Urdaibain zenar, motorrekin egindako ikuskizunak eta jokoak eta musika ekitaldiak ere egingo dira.