Euskadi 2020an energia berriztagarrien alorrean munduko lehen hamar herrialdeen artean izango dela esan du Urkulluk

Urkullu, bere hitzaldian
IREKIA
Actualizado: lunes, 29 septiembre 2014 17:23

DONOSTIA, 29 Sep. (EUROPA PRESS) -

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzak lehendakariak adierazi du Euskalm Autonomia Erkidegoa (EAE) energia berriztagarrien alorrean munduko lehen hamar herrialdeen artean izango dela 2020. urtean.

Urkulluk SOFT 2014 Fusio Teknologiari buruzko Simposiuma inauguratu du gaur, irailaren 29an, Donostian. Ekimena ostiralera bitartean egingo da Gipuzkoako hiriburuan.

Fusioari buruzko ekitaldia inauguratzean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du 2020an "Euskadi munduko lehen hamar herrialdeen artean" izango dela energia berriztagarrien alorrean, batez ere offshore eolikoetan eta eguzkia-energian.

Urkulluk azaldu du Euskadik ikerketa eta garapena "nortasun ezaugarri" bihurtu dituela, eta "norabide berean elkarrekin arraun egiteko deia" egin du, "herrialde erronka hau errealitate bilakatu dadin".

Energia, fabrikazio aurreratua eta biozientziak-osasuna binomioa izango dira Jaurlaritzak abenduan onartuko duen Zientzia eta Teknologia Planaren hiru ardatz nagusiak, Urkulluk aurreratu duenez. Hiru esparruek ere izendatzaile komuna daukate: berrikuntza, euskal industria eraldatzeko "abiadura palanka". Haiei esker, Euskadik industria tradizionalak atzean utzi eta ekonomia dibertsifikatuagoa eta irekiagoa lortu du, eta, gaur egun, esportazioak BPGaren %30 dira.