EUSKADI.-Abadiñoko (Bizkaia) merkataritza-gune batean hainbat produktu lapurtzen harrapatu duten gizon bat atxilotu dute

Actualizado: viernes, 19 febrero 2010 13:18

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 36 urteko gizonezko bat atzeman zuten atzo gauean Abadiñoko (Bizkaia) merkataritza-gune batetik hainbat produktu lapurtzen saiatu zelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Atzo gaueko 22:00ak izateko minutu gutxi falta zirela, Abadiñoko Murueta auzoan dagoen merkataritza-gune bateko segurtasun arduradunak Ertzaintzari deitu zion dendetako batean gizonezko bat lapurretan egin nahian harrapatu berri zuela salatuz. Ustezko lapurrak hainbat produktu elektroniko ordaindu gabe eraman nahi izan omen zituen dendatik eta horretarako, arropa artean ezkutatuz atera nahi izan omen zituen.

Herritarren segurtasunerako patruila bat bertaratu zen berehala eta zaintzaileekin hitz egin ostean, bertan atxikita zuten susmagarria identifikatu zuten eta lapurtu nahi izan zuen produktuen balioa 500 euro ingurukoa zela egiaztatu zuten agenteek. Hortaz, atxilotu egin zuten susmagarria lapurreta delitu bat leporatuta eta ertzainetxera eraman zuten bertan beharrezko izapideak burutzeko.