EUSKADI.-Adingabe bat atxilotu dute Arrasaten (Gipuzkoa) auto bat baimenik gabe gidatzeagatik

Actualizado: jueves, 19 febrero 2009 17:39

DONOSTIA, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 17 urteko adingabe bat atxilotu dute gaur goizaldean Arrasaten (Gipuzkoa), auto bat baimenik gabe gidatzen harrapatu baitute. Atxilotuak delitu aurrekari ugari dituela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.

Gertakaria 2:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirenean jazo da gaur goizaldean, GI-2620 errepidean, Arrasaten. Ordu horretan, Ertzaintzaren herritarren segurtasunerako patruila batek aipatutako errepidetik zihoan auto bat geldiarazi du eta agiriak eskatu dizkio gidariari.

Gidatzen zihoan gazteak emandako datuak egiaztatu ondoren, dagokion baimenik ez zuela ziurtatu dute ertzainek eta, hortaz, gidaria (delitu aurrekari ugari dituen 17 urteko adingabe bat) atxilotu dute.