EUSKADI.-Adingabe bat atxilotu dute Bilbon kiroldegi batean lapurtzeagatik

Actualizado: martes, 16 febrero 2010 13:19

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 16 urteko adingabe bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, indarra erabiliz kiroldegi batean egindako lapurreta delitu bat egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 4:00ak jotzeko minutu gutxi falta zirela, Bilboko Larraskitu auzoko kiroldegi bateko alarma aktibatu dela jakinarazi diote Ertzaintzari. Herritarren segurtasunerako patruila bat bertaratu da eta agenteek baieztatu dute kiroldegiko sarrera-ateetako bat indarrez zabalduta zegoela.

Une horretan agenteei ohartarazi diete minutu batzuk lehenago hiru gazte ikusi dituztela tokitik korrika alde egiten. Hortaz, ertzainek miaketa egin dute inguruetan eta, pixka gutxi geroago, gazteak atzeman dituzte.

Poliziak zeudela ohartu direnean, susmagarriak korrika hasi dira agenteen aginduei uko eginda. Azkenean, ertzainek horietako bat (16 urteko adingabe bat) geldiaraztea lortu dute. Gaztea atxilotu eta polizia egoitza batera eraman dute.