EUSKADI.-Adingabe bat atxilotu dute Errenterian (Gipuzkoa) emakume bati lapurtzen eta sexualki erasotzen saiatzeagatik

Actualizado: jueves, 2 julio 2009 14:26

DONOSTIA, 2 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek adingabeko mutil bat atxilotu dute gaur goizaldean Errenterian (Gipuzkoa) emakume bati lapurtzen eta sexu erasoa egiten saiatzeagatik. Gainera, atxiloketa duten agenteen aurkako atentatuaren delitu bat eta herio-mehatxuen delitu bat ere leporatu dizkiote atzemandakoari, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaur goizaldean, 3:30ak aldera, Errenteriako hiltegiaren inguruetan emakumezko batek eraso bat jasan zuela ohartarazi dute hainbat deik SOS Deiak 112an. Biktimaren oihuak entzun eta hura laguntzeko etxetik irten diren zenbait lekukok jakinarazi dutenez, bi gizonezkok emakume bat atxikita zuten lurrean, eta bere gainean zeuden etzanda.

Hainbat patruila bertaratu dira segituan, eta horietako batek biktima laguntzen zuen bitartean, beste bat balkoi batean zegoen auzokide batekin jarri da harremanetan. Bizilagun horrek erasotzaileetako bat non zegoen adierazi die balkoitik agenteei.

Hala, ertzainek gizon bat atzeman dute sasi batzuen artean, eta sexu erasoaren delitu bat egiten saiatu izana egotzita atxilotu dute. Atxiloketaren unean, gizonezkoak jarrera oldarkorra erakutsi du, eta agenteei ostikadak eta ukabilkadak eman eta herio-mehatxuak egin dizkie.

Atxilotua polizia aurrekariak dituen adingabe bat da, eta beste 14 aldiz atxilotu izan dute erasoak eta lapurretak egiteagatik. Agenteek polizia-egoitza batera eraman dute. Ikerketa zabalik dago oraindik gertakarian nahasita dagoen bigarren gizona identifikatu eta atxilotze aldera.