EUSKADI.-AEBetako zenbait estatuk Europan dituzten ordezkariek negozio eta inbertsio aukerak bilatuko dituzte euskal enpresekin

BILBO, 18 May. (EUROPA PRESS) -

Euskadi eta Amerikako Estatu Batuen (AEB) arteko harreman komertzialak eta ekonomikoak estutzea eta lankidetza, negozio eta inbertsio bideak bilatzea izango da Council of American States in Europe (CASE) erakundearen ordezkaritza baten helburua, aste honetan Euskadin zehar egingo duten bidaian, SPRI eta Confebaskeko iturriek jakinarazi dutenez.

1971n Bruselan sortua, CASE erakundeak AEBetako 19 estatu ordezkatzen ditu eta herrialde amerikarrarekin harreman komertzialak, finatzarioak edo inbertsiozkoak egin nahi duten europar enpresei aholkatu eta laguntza ematen die, bazkide komertzialak AEBen merkatuaren produktu berriak eta zerbitzuak aurkitzen lagunduz eta inportazio eta esportazio erabakiak hartzeko behar duten informazioa eskainiz.

CASEren bisita Euskadira, erakunde honen eta CEOEaren arteko akordioaren barne dago, espainiar inbertsioak AEBetan sustatzeko. Honetarako, urtero Espainiako leku desberdinetara bisitak antolatzen dira, eta oraingoan Euskadi izan da CASEko kideek hautatutako erkideagoa.

Confebask, Adegi, Cebek eta SEA patronalen eta Eusko Jaularitzaren eta SPRIren eskutik, ordezkaritza amerikarra erakunde eta enpresen ordezkariekin bilduko da Euskadin dagoen bitartean, ostiralera arte. Lehenengo bilera gaur izan da, Confebaskeko egoitzan; erakundearen presidente Miguel Lazpiurrek harrera egin die eta euskal enpresa eta ekonomia ehunari buruz eta Confebasken jarduerari buruz hitz egin die.

Euskadin egongo diren egunetan zehar, CASEko kideek, Adegi, Cebek eta SEAk lurralde bakoitzean antolatutako jardunaldi eta mintegietan parte hartuko dute, eta estatubatuar merkatuan interesa duten euskal enpresa batzuekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Era berean, ordezkaritzak euskal hiru teknologi parkeen instalazioak, enpresa adierazgarri batzuk eta Zornotzako Automotive Intellingence Center zentroa bisitatuko dituzte, beste toki batzuren artean. Bilera instituzionalak ere izango dituzte, SPRIrekin eta Eusko Jaularitzarekin, haiekin Euskadiko ezagutzan eta bere ekonomia eta politika industrialan sakontzeko.

CASEren ordezkaritza Florida, Iowa, Massachussets, Missouri, Pennsylvania, Puerto Rico eta West Virginiako pertsonez osatua egongo da, beste batzuren artean. Bidaian CEOEko ordezkariak egongo dira, bai eta Espainiako AEBetan duen Enbaxadako Komertzio Gaietako kontseilari Jenny Pessagno ere.

1.492 milioi eurorekin, AEBetara egindako euskal esportazioak, esportazio guztien %7,5a dira, gutxi gorabehera; inportazioak 413 milioi eurotan daude, guztizkoen %2,1, alegia.