EUSKADI.-AICek hitzarmen bat sinatu du AEBetako Clemson University International Center for Automotive Research zentroarekin

Actualizado: martes, 23 junio 2009 14:33

BILBO, 23 Jun. (EUROPA PRESS) -

AIC Automotive Intelligence Center eta AEBetako Clemson University International Center for Automotive Research (CU-ICAR) zentroek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeak sustatzeko. Bi erakundeetako zuzendariek izenpetu dute akordioa, hots, Ines Anituak eta Robert Geolasek, hurrenez hurren.

Hitzarmen horren bidez, CU-ICAR eta AIC zentroek lankidetzarako bideak zabaldu nahi dituzte I+G, prestakuntza eta zentro bientzako interesgarria izan daitekeen edozein arloetan. Horrela, lehenengo erabakien artean daude aditu-trukeak, automobilgintzako ekitaldi bat egitea urtero egoitza bakoitzean -lehena Bilbon 2010ean- eta ikasleei harrera, AIC-ko iturriek jakinarazi dutenez.

CU-ICAR teknologia aurreratuei buruzko campusa da (South Caroline, AEB); bertan, unibertsitate, industri eta gobernu erakundeek automobilgintzaren sektoreko lankidetzak ezarri dituzte, sektoreari babesa emateko. CU-ICAR zentroaren diziplina arteko ikerketen zorroa sektorearentzako garrantzitsuak diren gaietan zentratuta dago eta automobilgintzako sektoreko enpresa entzutetsu batzuen laguntza jasotzen du horretarako. CU-ICAR zentroak erraztasunak ematen dizkie ikasleei automobilgintza arloko ingeniaritzan master eta ikastaro doktoralak egiteko eta laborategi industrialetan sartzeko, proba eta saiakuntzak egiteko.

AIC berrikuntza zentro bat da, Bilbon dago kokatuta eta bere helburua automobilgintzaren sektoreari balio erantsi bat ematea da. AIC zentroaren egitekoa automobilgintzaren arloko enpresentzako balioa sortzea da, azpiegitura eta baliabideak eskura izateko laguntza ematea, eta bikaintasun-zerbitzuetan parte hartzen laguntzea; esaterako zaintza konpetitiboa, ikerketa eta garapen enpresariala, orokorrean. Horretarako, helburuetako bat sektorearen barruko edo sektorearekin lotutako agente guztiak koordinatzea da, banakako ahaleginak bateratuz eta nazioarteko sare bat garatuz.