EUSKADI.-Amazoniako Sarayaku herriko irudiak jasotzen dituen erakusketa bat zabalduko dute bihar Getxon (Bizkaia)

Actualizado: lunes, 30 marzo 2009 13:42

BILBO, 30 Mar. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udaleko (Bizkaia) Lankidetza Sailak argazkien erakusketa bat antolatu du Romoko Kultur Aretoan, bihartik apirilaren 7ra bitartean, "Sarayaku herria petrolio konpainien aurrean" izenburupean.

Erakusketaren helburua Ekuadorreko Amazoniako Bobonanza ibaiaren ondoan bizi den Sarayakuko Kichua herriaren gizarte eta kultur errealitatea hurbiltzea da. Herri horrek 1.500 kilometro koadroko jabetza-eskubidea du.

Sarayaku herriak 3.000 biztanle ditu eta Ekuadorreko Estatuak petrolio konpainia handiekin egindako hitzarmenek bere lurraldean petrolioa ateratzearekin mehatxatzen dute. Nazioarteko akordioen eta agirien arabera, lurralde indigenan dauden natur baliabideak bereak dira eta atera ahal izateko aurretiko galdeketa egin behar da eta onartzekotan etekinen banaketa egin behar da, Getxoko Udaletik azaldu dutenez.

Sarayaku herria petrolioa ateratzearen kontra agertu da eta baita konpainiek bultzatutako eredu ekonomikoaren aurka ere, deforestazioa biodibertsitatean aberatsa den ingurua kutsatzea ekarriko duelako. Sarayakuk beste eredu bat proposatu du, floran eta faunan oinarrituta, eta Ekuadorreko Amazonian bizi diren herri indigenen kultur aniztasunean ere.