EUSKADI.-Antzezlan baten sormen prozesuko urrats guztiak azalduko dituen ikastaro bat antolatu du Bilbaoeszena zentroak

Actualizado: jueves, 12 marzo 2009 19:19

BILBO, 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Antzezlan baten sormenarekin erlazionatutako edozein atalekin interesaturik dagoenak (antzerkigintza, interpretazioa, eszenografia, argiztapena, zuzendaritza eta abar), Bilbaoeszena Antzerki Baliabideen Zentroak antolaturiko astebeteko ikastaro baten parte hartzeko aukera izango du. Titzina antzerki taldeko Pako Merino eta Diego Lorca irakasleek emango dute ikastaroa, martxoaren 16tik 21era, zentroaren egoitzan, Santutxuko San Frantziskito elizaren aurrean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 25 orduko iraupena izango du ikastaroak, 16:30etatik 21:30etara martxoaren 16an, eta 9:00etatik 14:00etara gainontzeko egunetan. Helburua antzezlan baten prozesuko urrats guztiak aztertzea da, ikastaroa ematen duen konpainiak egindako lan bat xehatuz eta etapa bakoitza aztertuz.

Pako Merino eta Diego Lorca Titzinako kideek zortzi urte daramatzate antzerki sorkuntzan lan egiten. "Folie a deux/Sueños de psiquiatrico", "Entrañas" eta "Exitus" bere hiru ikuskizunek, prentsa espezializatuaren eta publikoaren oso kritika onak jaso dituzte.

Bilbaoeszenarako prestatu duten ikastaroan, "Orri zuriaren gaineko kontuak", "Inspirazioa iratzartzearen ingurukoak", "Informazioa berrantolatu eta antzerkiaren hizkuntzara moldatzea", "Espazioa, pertsonaiak eta istorioa egituratzea" edota "Publikoaren aurreko eszenaratzea" bezalako gaiak aztertuko dituzte.