EUSKADI.-AP-1 errepidea moztuko da asteburuan Bergara eta Arrasate artean (Gipuzkoa), obrak direla eta

Actualizado: jueves, 19 febrero 2009 14:05

DONOSTIA, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eibar-Gasteiz (AP-1) autobidearen obrak aurrera doaz, eta, horren ondorioz, datorren asteburuan trafikoa moztu beharko da 13,000 (Bergarako hegoaldea) eta 16,000 (Arrasate) puntu kilometrikoen artean, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

Zirkulazioaren mozketak aukera emango du Epeleko lotunearen eta eraikitze fasean dagoen Arrasate-Eskoriatza bide-zatiaren lotura egiteko. Lanok bihar gauean hasiko dira, 22:00etan, eta igande arratsaldean amaituko, 17:00etan.

AP-1eko Arrasate-Eskoriatza zatia 2006an hasi ziren eraikitzen,

6,3 kilometro luze da eta 100 milioi euro baino gehiago da kostua. Obrak amaitzear daude, eta Arbizelai (560 metro) eta Basagoiti (260 metro) zubibideak eraiki dira eta Gurutzetxiki (8.700 metro), Apotzaga (330 metro) eta Izurieta (260 metro) tunelak egin dira.