EUSKADI.-Arrigorriagako (Bizkaia) X. Herri Krosa jokatuko da igandean

Actualizado: lunes, 16 febrero 2009 15:11

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Arrigorriagako X. Herri Krosa izango da datorren igandean, otsailaren 22an. Izen-ematea doakoa da eta ez da ez kategoriarik, ez saririk, ezta dirurik egongo ere. Halaber, lasterketaren egunean ez da inskripziorik onartuko.

Antolatzaileek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, Arrigorriagako herri lasterketa Bizkaiko Atletismo Federazioaren herri frogen egutegian sartuta dago.

Iazko edizioan bezala, Saharar herriarekiko elkartasun kanpainarekin eta Tindufeko kanpamenduetarako janari bilketan bat egin dugu lasterketak. Horretarako, eta frogetan parte hartzeko, dortsalen truke hegaluze latak, azukre paketeak edota konpresa paketeak eraman behar dira irteera.

Arrigorriagako Herri Krosaren irteera eta helmuga Udal Kiroldegian egongo dira. Lasterketak 11:00etan hasiko da, eta 12:00etan irtengo da froga nagusia. Izen-emateak Arrigorriagako Udal Kiroldegian, 94 671 10 21 telefonoan eta www.urbikotriatlon.com web-orrian egin daitezke.