EUSKADI.-Aste honetan bukatuko da Bilboko Aste Nagusiko Bertoko Pop Tock Taldeen Erakustaldian izena emateko epea

Actualizado: lunes, 11 mayo 2009 15:03

BILBO, 11 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Taldeen XXIV. Erakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea ostiral honetan bukatuko da. Hala ere, beranduago heltzen diren lanak ere onartuko dira, aipatutako epearen barruan jarritako zigilu-marka baldin badute, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez.

Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek Bizkaian bizi behar dute edo taldekide bat gutxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dute. Pop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko dira eta taldeen hautaketan garrantzi berezia emango zaio emakumeek osatutako taldea izateari eta euskaraz egindako lanak aurkezteari.

Taldeek gutxienez lau kantu original biltzen dituen CD bat aurkeztu beharko dute (HiFirekin bateragarria, wav, mp3, edo beste formatuak ez baitira onartuko). CDarekin batera taldearen biografia eta harremanetarako datuak igorri beharko dituzte (hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, baldin badute) eta hau guztia taldearen izena eta musika mota azalean zehazten duen gutun-azalean bildu. Maketak Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailera bidali behar dira.