EUSKADI.-"Aste Nagusiko egitarauaren 100.000 liburuxka..." izenburuko berriaren zuzenketa oharra.-

Actualizado: viernes, 7 agosto 2009 12:34

Informatzailearen akats bat dela eta, behin betiko berria hurrengoa da. Barkatu eragozpenak.

Aste Nagusiko egitarauaren 100.000 liburuxka bidaliko ditu Bilboko Udalak hiriko etxeetara datorren astelehenetik


BILBO, 7 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilbotar guztiek eduki ahal izango dute 2009ko Aste Nagusiko jai programa, aurten bederatzigarren aldiz, Bilboko Udalak hiriko etxeetara bidaliko baititu 100.000 jai egitarau. Banaketa datorren astelehenean hasiko da hiriko 28 auzoetan zehar. Banaketa honekin, Bilboko Udaleko Turismo eta Jai Sailak auzokide bakoitzari programa bat helarazi nahi dio, herritarrek udal banaketa guneetara jo behar izan ez dezaten.

Izan ere, etxeetan egindako banaketa hau jaiak hasita daudela publikoaren zerbitzura jarriko diren 60.000 programekin osatuko da. Leku hauetan aurkitu ahal izango dira programak Aste Nagusian zehar: Bilbao Turismoko bulegoetan (Zabalguneko Eraikinean, Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan eta Aireportuan), hoteletan, txosnetan eta auzo etxeetan.

Gainera, Bilboko Udaletik azaldu dutenez, jaietako kartela eta programa braillez argitaratuta aurkitzeaz gain, ikusmen arazoak dituzten pertsonek egokitutako programak izango dituzte eskura hiriko Udaltegietan.