EUSKADI.-Atzerritarrei buruzko Zuzenbidearen gako problematikoak aztertuko dira bihar Bilbon, EHUk antolaturiko jardunaldian

Actualizado: miércoles, 1 abril 2009 13:23

BILBO, 1 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) atzerritarrei buruzko jardunaldi bat antolatu du biharko, Bilboko Subiria Etxean (Sarrikoko parkea), 9:15ean hasita. Unibertsitateko, Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeko (CEAR), Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko adituek atzerritarrei buruzko Zuzenbidearen gako problematikoenak aztertuko dituzte bertan.

EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, besteak beste, atzerritarren boto-eskubidea, adin txikikoen babesa, familien berrelkartzea eta asilo-eskubidea izango dira jardunaldian aztertuko diren gaiak.

Jardunaldia Jon Landa Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariak hasiko du, eta ondoren ariko dira Vicenç Aguado I Cudola (Bartzelonako Unibertsitatea), Mª Nieves Arrese (EHU), Angeles de Palma del Teso (Bartzelonako Unibertsitatea), Iñaki Lasagabaster (EHU), Javier Galparsoro (CEAR) eta Iñigo Iturrate Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako zuzendaria.