EUSKADI.-Aurkene Iturrioz izango da Donostiako Gotzaitegiko komunikazio arduraduna

Actualizado: viernes, 12 febrero 2010 13:29

DONOSTIA, 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Aurkene Iturrioz da Donostiako Gotzaitegiko komunikazio arduradun berria. Euskadi Irratiko albistegi buruak duela gutxi jaso zuen lan eskaintza eta EiTBko zuzendaritzari ibilbide profesional hori jorratzeko asmoa adierazi zion.

EiTBko iturriek adierazi dutenez, "errespetuz" onartu du EiTBko Zuzendaritzak erabakia eta lan berrian "onena" opa dio. Orain arte albistegietako arduradunaren erabakia ez da jakitera eman Aurkene Iturriozek berak horrela eskatuta, izendapenaren baieztapen ofizialaren zain baitzegoen.