EUSKADI.-Aurreztea jorratuko dute martxoaren 5ean "Ostiralak Debegesan" progtramaren hurrengo jardunaldian

Actualizado: viernes, 26 febrero 2010 13:12

DONOSTIA, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziak antolatzen duen "Ostiralak Debegesan" programaren bigarren saioa izango da martxoaren 5ean. Enpresen aurreztea izango da gaia eta ibarreko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.

"Hausnartu eta ikas ezazu aurrezten diagnostiko ekonomikoaren bitartez" izenburupean Garena Aholkularitza eta Prestakuntza enpresak eskainiko du jardunaldia, antolatzaileek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.

Debegesako arduradunen arabera, krisi garai honetan, enpresek "inoiz baino gehiago dute" euren negozioaren gainean hausnarketa egiteko beharra, salmentak handitzeko, kostuak murrizteko eta finantziazio iturriei etekin handiena ateratzeko bideak aurkituz.

Jardunaldian parte hartzeko interesa dutenek izena emateko Debegesara jo behar dute, 943 82 01 10 telefono zenbakira deituta edo pymes@debegesa.com helbide elekronikora idatzita.