EUSKADI.-Baimendutako alkohol tasa boskoiztu duen gidari bat atxilotu dute Azpeitian (Gipuzkoa)

Actualizado: viernes, 5 junio 2009 15:42

DONOSTIA, 5 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek baimendutako alkohol tasa ia boskoiztu egin duen gidari bat atxilotu dute gaur goizaldean Azpeitian (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Gaurko 00:45 aldera, Azpeitian eta Zestoako noranzkoan GI-631 errepidetik astiroegi zihoan eta, lerro etengabea zeharkatuz, kontrako norabideko bidean sartzen ari zen auto bat ikusi du patruila batek.

Agenteek arau-hauslea geldiarazi dute eta edari alkoholdunen eraginpean egotearen zantzu argiak zituela ohartu dira. Egin dizkioten probetan, gidariak arnastutako aire litroko 1,26 miligramo alkohol tasa eman du, legeak baimendutako gehienezko tasa 0,25ekoa da. Hori dela eta, gidaria atxilotu dute bide segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita.