EUSKADI.-Basauriko (Bizkaia) Euskarabila elkarteak sendabelarrei buruzko ikastaro bat eskainiko du maiatzetik ekainera arte

Actualizado: martes, 21 abril 2009 13:05

BILBO, 21 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskarabila Basauriko (Bizkaia) euskaldunen elkarteak sendabelarrei buruzko ikastaro bat prestatu du EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartearekin batera. Euskaldunen historian eta kulturan "funtsezkoak izan diren" sendabelarrak izango dira mintzagai eta langai ikastaroan zehar.

Antolakuntzak gaur jakinarazi duenez, ikastaroa guztiz praktikoa izango da. Maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 15era bitarteko astelehen guztietan izango dira saioak Euskarabila elkartearen egoitzan, Basaurin, eta guztira zazpi egingo dira. Ikastaroaren prezioa 15 eurokoa da eta 12 eurokoa bazkideentzat. Izena emateko epea apirilaren 24an bukatuko da (94 440 90 16 eta euskarabila@topagunea.com).

Noiz eta non egiten den bilketa, landareen atalak, landareak nola lehortu, nola gorde eta noiz arte dagoen erabiltzeko aukera,

sendabelarren onarpen maila, propietateak eta erabilpena, edota

olioak, ukenduak eta pomadak egiteko aukera bezalako gaiak landuko dira ikastaroko zazpi saioetan.